XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguzkia itsasmarran gora ekartekotan zen goiza ni Armadara joateko egun handikoa izango zen.

- Hemen zaude Ebora, eskerrak! esan nuen, jagitzeko keinua eginez.

- Txit! esan zidan emakumeak. Zu etzan orain.

- Ebora, zer ikusi zenuen gau hartan?

Zein gau nioen zertan argitu behar ez geneukan han.

Zeren gainean niharduen ondo zekien berak, eta hobeto Osabak.

- Hernando! Osabak keinu egin zion, kanpora joan zedin.

Esan behar zidana garrantzizkoa zen.

Hernandoren kalerako zarata aditu artean han izan ginen, isilik.

Bitartean ama etorri zen, katilu ketsu bat eskuetan.

- Eboraren edabea! esan zuen amak.

- Zuk bedarrak behar esan zuen Eborak, gau hartakoa gogora ekarri zidaten hitzak errepikatuz.

Ohe gainean jesarri nintzen, katilu eskuartean hartzeko.

Osaba artega zegoen, ama noiz handik desagertuko.

- Zer da hau? esan nuen, edabeak eragin zidan nazka gaindituz, Ebora aurrean zegoen eta.

- Edabea esan zuen emakumeak.

- Utzi berton katilua, eta zoazte kanpora erregu egin zien Osabak

Emakume biek eskaratzera-edo egin zuten, eta portuko zaratak ozenago bihurtu ziren.

Kaioen karrankotsak garden aditzen ziren, aire garbiaren izpilu.

Barrua erretzen zeukan Osabak, behin mingainari astintzen hasita luzaroan jardun baitzuen.

- Eborak Arostegi jauna ikusi zian gau hartan, Ezkerti, Bittoriano, Mitxel eta beste Muskuilu biak han zenbat itzal eta norenak ziren, argiturik nuen, azkenean ere!- bakarrik geratu zirenean haien artera etortzen bera. Oker ez banago, zelatan izan genian madarikatua, gure artean generabilen guztiari adi.